XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta orduak eta orduak egin nituen han goian, geldi-geldi.
Iluntzen hasi zen.
Eta azkenean amonaren ahotsa entzun nuen, niri deika.
- Hemen goian nago!- oihu egin nion.
- Jaitsi oraintxe bertan hortik, afalordua ere joan zaiguk eta!.
- Amona, joan al da emakumea? - Ze emakume? - Eskularru beltzak zituena!.
Isiltasuna egin zen han behean. Hitz egiteko adorerik gabe, harri eta zur zegoen.
- Amona!
- Hemen negok, bihotza. Nik zainduko haut. Eta orain, jaitsi.
Jaitsi egin nintzen. Dardarka nengoen. Amonak besarkatu egin ninduen.
- Sorgin bat ikusi dut - esan nion.
- Goazemak barrura
Etxera eraman eta kakao kikara bat eman zidan azukre askorekin.
- Konta iezadak - esan zidan.
Nik dena kontatu nion.
Bukatu nuenean, amona bera jarri zen dardar.
Aurpegia hauskara zuen eta erpururik ez zuen eskuari begiratu bat ematen ikusi nuen.
- Badakik zer esan nahi duen horrek
- Aurrerantzean ez diat eskolara bakarrik joaten utziko.